KUTXA XAKE TXAPELKETA.

(Donostian, 2009.go uztailaren 7tik 16ra jokatua).

 

 

 

            Jordi Magem Maisu Handi katalanak irabazi zuen Kutxa Txapelketa. 2524 puntuko batez besteko eloaz, 11. maila izan zuen Torneoak. Jordi Magemek 41 urte ditu.

            Partida osatzeko 90 minutu zuen jokalari bakoitzak, gehi 30 segundo jokaldiko. Donostiako Udaleko Batzar Areto Nagusian jokatu zen Txapelketa.

Txapelketaren babeslea Donostia eta Gipuzkoako Aurrezki Kutxa izan zen.

 

             AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)    Jordi Magem Badals (Herrialde Katalanak, FIDE eloko 2.534) – 6’5 puntu.

2)    Loek Van Wely (Herbehereak, 2.655) – 6 puntu.

3)    Hicham Hamdouchi (Frantzia, 2.589) – 5’5 puntu.

4)    Arnaud Hauchar (Frantzia, 2.528) – 5 puntu.

5)    Christian Bauer (Frantzia, 2.602) – 4’5 puntu.

6)    Roberto Cifuentes Parada (Txile, 2.539) – 4 puntu.

7)    Antonio Fernandes (Portugal, 2.415) – 3’5 puntu.

8)    Jose Luis Fernandez Garcia (Bizkaia, Euskal Herria, 2.465) – 3’5 puntu.

9)    Elizbar Ubilava (Espainia, 2.547) – 3’5 puntu.

10) Iñigo Argandoña Riveiro (Gipuzkoa, Euskal Herria) – 3 puntu.

 

EMAITZA BATZUK.

 

            Lehenengo txanda: Iñigo Argandoña – Hicham Hamdouchi, 0-1; Christian Bauer – Antonio Fernandes, 1-0; Loek Van Wely – Roberto Cifuentes, 1-0; Jordi Magem – Jose Luis Fernandez Garcia, 1-0.

 

            Bigarren txanda: Antonio Fernandes – Loek Van Wely, 0-1.

 

            Hirugarren txanda: Loek Van Wely – Arnaud Hauchard, 1-0; Jordi Magem – Antonio Fernandes, 1-0.

 

            Laugarren txanda: Hicham Hamdouchi – Roberto Cifuentes, 1-0; Iñigo Argandoña – Loek Van Wely, 0-1; Elizbar Ubilava – Christian Bauer, 0-1.

 

            Bosgarren txanda: Jordi Magem – Iñigo Argandoña, 1-0.

 

            Seigarren txanda: Hicham Hamdouchi – Antonio Fernandes, 0-1; Arnaud Hauchard – Roberto Cifuentes, 1-0.

 

            Zazpigarren txanda: Loek Van Wely – Hicham Hamdouchi, 0-1; Jordi Magem – Christian Bauer, 1-0; Jose Luis Fernandez Garcia – Elizbar Ubilava, 0-1.

 

            Zortzigarren txanda: Iñigo Argandoña – Antonio Fernandes, 1-0; Elizbar Ubilava – Roberto Cifuentes, 0-1; Loek Van Wely – Jordi Magem, 0’5-0’5.

 

            Bederatzigarren txanda: Jordi Magem – Hicham Hamdouchi, 0’5-0’5; Jose Luis Fernandez Garcia – Loek Van Wely, 0’5-0’5; Roberto Cifuentes – Christian Bauer, 1-0; Antonio Fernandes – Elizbar Ubilava, 1-0; Arnaud Hauchard – Iñigo Argandoña, 1-0.

 

         JORDI MAGEM, USTEKABEAN, LOEK VAN WELYREN AURRETIK.

 

            Loek Van Wely herbeheretarra zen faborito nagusia, bere eloagatik, 2000tik 2005era Herbeheretako txapelduna izan zelako eta 2001ean munduko lehenengo hamarren artean ibili zelako. Donostiako Gros Xake taldean jokatzen du. Oso ongi hasi zuen Torneoa 36 urteko xakelariak: Lau partidatan, 4 puntu. Une honetan, Jordi Magemek baino puntu bat gehiago zuen.

 

            Katalana ez zen kokildu eta bosgarren txandan, Iñigo Argandoñari nagusituta, puntu erdira jarri zen.

 

            Zazpigarren txandan erabaki zen Torneoa. Sailkapenari buelta eman zion Magemek. Christian Bauerren aurka meritu handiko garaipena lortu zuen, eloko 68 puntu gutxiago eduki arren. Alderantziz egin zuen Loek Van Welyk: Pieza zuriekin galdu zuen Hicham Hamdouchiren aurka, eloko 66 puntu gehiago bazuen ere.

 

            Zortzigarren txandan, pieza zuriekin Van Welyk ezin izan zuen Magem gainditu: Berdinketa. Azkeneko txandan posizioak mantendu ziren, biek berdinketa eskuratuta.

 

            Christian Bauer bigarren zerrendaburuak taula erdian bukatu zuen: Bosgarren, 4’5 puntuz. Ez zen bere jarduna ona izan.

 

            Roberto Cifuentesek seigarren amaitu zuen, bere ranking-a eginda. Beste hainbeste erran daiteke Jose Luis Fernandez bilbotarraz eta Iñigo Argandoña donostiarraz. Ranking-a egin zuten, zortzigarren eta hamargarren izanik.

 

            Hala ere, hobetzerik beti badago. Froga moduan: Garailea bera. Magem zazpigarren zerrendaburua baitzen.

 

            2009-07-16.